XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* 3. Hirigintz fenomenoa.

Mendebaldeko zibilizazioaren ezaugarri bat, Hirugarren Munduko herrialdeetara eraman duena, hirigintz fenomenoa izan da.

Europako hirigintzaren sorrera XI. eta XI. mendeetan ezarri behar da.

Ez da munduak ezagutu duen lehena, noski (gogora Ertamerikan eta Ekialde Hurbilean lehenago izandakoak), baina bai ondorengo urteetan eraginik handiena izan duena, batez ere Industri Iraultza hasi zenetik.

Egungo bizimoduaren ardatz bihurtu da hiria, bertan biltzen bait dira garraio-zentruak, iharduera ekonomiko garrantzitsuak, era askotako zerbitzuak, zentru politikoak eta ingurunea itxuraldatzen duen guztia.

Aurreko lerroetan genion bezala, Europa izan da hirigintza bultzatu duenetariko bat, Hirugarren Munduan makina bat hiri sortuz, itsas ertzeko esportazio-hiriak batez ere.

Herrialde desgaratuetako hiriak aipatu ditugunez, esan beharra dago, hiri ezberdinak direla zeharo, Europak dituenekin konparatuz gero.

Landatik hirietarako migrazioak, joan den mendean Europan azaldu zen bezalakoak, ez du askotan Hirugarren Munduko hiri horietan ogibidea lortzeko aukerarik ematen.

Honela hirigintz prozesuak jarraitu beharko zukeen katea desitxuratuta dago (industri kokapena - zerbitzuak - enplegua - inmigrazioa - hirigintz hazkuntza).

Hirugarren Munduko hiriek modernotasunaren antza eduki arren, zibilizazio eta ekonomia desgaratuetako kontraesan tamalgarriak gordetzen dituzte: HIRIGINTZA Grafikoan ik. daitekeenez, azkeneko hamarkadetan bapateko goraldia izan dute Afrikako hiriek. 1940ean bost hiri soilik ziren 100.000 biztanle zituztenak (Lagos, Tananarive, Ibadan, Dakar, Accra); gaur egun hirurogei baino gehiago dira. Hirietako biztanleria Afrikako populazioaren batezbesteko hazkuntza baino hiru aldiz bizkorrago doa hazitzen.